Ospakizun honen bidez getxoztarrok esker ona adierazi nahi diegu gure auzoko paregabeei, elkarte aktiboenei, bertokoei, historiari, xarmari, gastronomiari, ohiturei; horretarako, urtero banatuko ditugu Portu Zaharreko “Txo” Sariak: pertsona bati eta erakunde bati.
Gainera ekitaldiaren izaera “ireki” hori zorrotz betetzeko – “munduari irekia”- sari honek aintzat hartuko ditu, sinergiak sortzeko helburuz, aipatu ditugun baloreak eta oinarriak partekatzen dituzten beste pertsona, elkarte eta talde batzuk, udalekoak zein udaletik kanpokoak.
Ziur gaudelako ”elkarrekin gehiago garena”.