EKITALDIAREN MAMIA

2016ko ekainaren 10 eta 11n

 
MAIATZAK40  Algortako  Portu  Zaharra  ­  Getxo,  udari  ongi  etorria  egiteko  festa  da,  tradizioei  gorazarre  egiteko,  bertakoak  eta  haien  ohiturak  gogoan  eramateko  eta  Portuak  bizikidetza­espazio  gisa  duen  berezitasuna aitortzeko jaia.  


Algortako  Portu  Zaharraren  tradizioa  eta  Portuak  munduari  begiratzeko modu irekia bat egiten dituen ekitaldia, eboluzioan dagoen  mundua, non Portu Zaharrak eta getxoztar guztiok partaide aktibo izan  nahi dugun.    


Gainera, planteamendu hori partekatzen duten eta gurekin bat egin  nahi duten guztiak bidelagun nahi ditugu, diren lekukoak direla.


Kezkak eta baloreak dituzten eta inkonformistak eta proaktiboak  diren pertsonak ditugu gustuko.

NORENTZAT?

Aurretik  gure  jatorria  tinko  finkatuta  dugula,  jokabide  eta  harreman eredu berrietan sakondu nahi duten pertsona geldiezin guztientzat, artistak  izan ala ez.


MAIATZAK 40 hainbat arte diziplinaren bitartez garatuko den ekitaldia da:  zinemagintza, argazkigintza, musika, pintura, poesia, teknologia berriak, eta  abar.


Ekitaldia tematuta dago Portu Zaharreko jendearen eta espazioen tradizioak  eta  memoria  historikoa  sendotzen,  belaunaldien  arteko  erreleboa  bermatzeko helburuz.


Hortik  aurrera,  ekitaldiaren  beste  obsesio  bat  informazioaren  teknologia  berriek eragin duten “tsunamia” askatzea izango da, hain zuzen ere, maila  guztietan  eta  bereziki  gizarte,  ekonomia  eta  kultura  mailan  aldaketa  nabarmenak eragin dituen “tsunamia”.